Eskalada-murru

Emakume gazte bat eskalada murru igotzen.

Eskalada murrua (ingelesez: Climbing wall frantsesez: Mur d'escalade gaztelaniaz: Rocódromo) eskalada egiteko prestatu den instalazio berezia da. Horren helburua mendian egiten dena espazio gertuago eta prestatuago batean egitea da. Eskalada murruen tamainuak eta itxurak oso desberdinak dira, normalean aukeratutako espazioan egokituak.[1] Murruak segurantza elementuak eta helduleku egokiak ditu eta eskalatzailearen seguritatea zaintzeko elementuak. Berez, Europa Batasunean UNE EN 12572 arauak betetzea derrigorrezkoa da murru berri bat egiterakoan.

  1. https://tokiederekintzak.wordpress.com/2018/03/25/eskalada-murru-berria-rocodromo-nuevo/[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search